XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kaixo, hemen nago... jotzen zuen bere hegoekin.

- Hemen... aizu! - dei egin zuen; eta aireratu egin zen hobeto ikusteko.

Kirkil bat zen, bere zulotxo egin berriaren atean.

Ludiari bizkarra emanda, kantari ari zen bere azken eginkizunak betetzen zituen bitartean.

Baina haren hotsa entzun zuen bezain laster, ikaratu eta etxean sartu zen ziztu bizian.

Kakalardoa! deitu zion pinpilinpauxak, jakinik kirkil bati horrela deitzea irain bat egitea zela.

Hain itxututa zegoen.

Eta halako batean, jauzi bat harantzago, mugimendu lasai bat nabaritu zuen belar artean.

Ikusi gabe pasa ahal izateraino berdea, matxinsalto herren bat zen.

- Zer gertatu zaizu?- galdetu zion goitik.

Matxinsaltoak alde batera eta bestera bilatzen zuen bere hizketa laguna.

- Hemen nago! Hemen goian!- zioen eztarria urratzeraino Ludiak.

Matxinsaltoak bereizten zuen pinpilinpauxaren hitzegiteko era; eguzkiak itxutu egiten zuen, eta pentsatu zuen horregatik ezin zuela ikusi.

- Kaixo, lagun - diosala egin zion kortesiaz.